2012/06/08

Iritako hezegunea berreskuratzeko eskatu dio Arkamurka taldeak udalari

Iritako hezegunea berreskuratzeko eskatu dio Arkamurka taldeak udalari

Iturria: Urola-Kostako Hitza

2012/06/08

Kartela
Industria Errotaberrira eraman eta hezegunea babesteko eskatuz pankarta jarri dute parkearen atarian (Argazkia: Arkamurka)

Arkamurkakoen arabera, Iritako parkea «oso garrantzitsua» da natur ikuspegitik. Eremua, ordea, arriskuan dagoela ohartarazi dute. Hori dela eta, hezegunearen atarian pankarta bat zintzilikatu zuten pasa den astean, hezegunea aztertzeko helburuarekin egindako irteera aprobetxatuz. Horren bitartez, Iñurritza, Irita eta Asti parke bihurtzea aldarrikatu dute natur taldekoek, eta industria oro Errotaberrira eramateko eskatu. Horrez gain, Zarauzko Udalari eskaera zuzena egin diote: Iritako hezegunea berreskuratu eta natur parke bihurtzeko bitartekoak jartzeko.
Askotariko interesak
Arkamurkakoen arabera, eremu horrekiko askotariko interesak daude: «Agintean egon diren politikarien eskutik, Iritan industriagunea egokitzeko asmoaren berri izan dugu behin eta berriz. Batez ere, Imanol Lasaren ahotik». Zarautzen «hobetu eta sustatu» beharreko industriagunea, ordea, Abendañon dagoela nabarmendu dute natur taldeko kideek. «Han behar du industriaguneak Zarautzen, behar bezala ekipatuta eta antolatuta».
Natur baliabideak babestu behar direla gaineratu dute. «Irita eta Asti herri honek dituen ekialdeko birikak dira, eta Iñurritzako biotopoarekin erriberetako parkea izan daitekeen eremua bihurtzeko bokazioa dute. Ez dezagun luzorua gehiago xahutu». Ildo horretatik, «natur balio handiko» eremu hori berreskuratzeko eskatu dute. «Euskal Herrian hain urrituta eta desagertarazita dauden hezeguneen ordezkari bikainak dira Irita zein Asti», adierazi dute.


Iturria: Diario Vasco


ZARAUTZ

Ihidietako parkea babesteko eskaera zuzena Udalari

Hezegunea berreskuratzea eta natur parkea bihurtzeko eskaera egin dio Arkamurkak Udalari

08.06.12 - 02:04 -
Arkamurka natur elkartekoak natur ikuspegitik hain garrantzitsua den Ihidieta eremua arriskuan ikusten dutelako, duela aste pasa bertara irteera bat antolatu zuten. Eremu honek duen potentzialtasuna eta bertan egun aurki ditzakegun balioak aztertzeaz gain pankarta bat ere jartzeko aprobetxatuzuten.
Pankartan jartzen duen bezala, eskaera zuzena egin diote Udalari: Ihidietako hezegunea berreskuratzea eta natur parkea bihurtzea. «Eremu horrekiko interesak ezberdinak dira, eta bertan industria-gunea egiteko ekimenaren berri behin eta berriz jakin dugu Udalean agintean egon diren politikariengandik, bereziki Imanol Lasarengandik. Zarautzen, ordea, hobetu eta sustatu behar den industria gunea Abendañon dago, eta aurreko legealdian Errota Berrira handitzeko plana onartu zen. Han behar du industria guneak Zarautzen, behar bezala ekipatu eta antolatuta», diote Arkamurkakoek.
Natur Elkartearen esanetan, Ihidieta eta Asti eremuak herri honek dituen ekialdeko birikak dira, eta Iñurritzako Biotopoarekin Erriberetako Parkea izan daitekeen eremuan bihurtzeko bokazioa dute. «Ez dezagun lurzoru gehiago xahutu, eta berreskuratu dezagun natur balio handiko eremu hau, Euskal Herrian hain urritu eta desagertarazita dauden hezeguneen ordezkari bikainak baitira Ihidieta zein Asti. Beraz, Ihidieta parke bihurtu, industria gunea Errotaberrira».

Ihidietako parkea babesteko eskaera zuzena Udalari
Pankarta hau ikusi daiteke Ihidieta eremuan (Irita), Itxasmendi auzoaren aurrekaldean, Arkamurka Natur Elkarteak jarrita.


No hay comentarios:

Publicar un comentario